Legasa eta Oieregi kontzejuetako hauteskundeak ere egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 29a, 00:15

Jesus Etxart Ansalasek hartu ditu boto gehien Legasako kontzejurako hauteskundeetan.

Legasan Jesus Etxart izan zen Legasako herria taldeko hautagairik bozkatuena eta Oieregin hautagai bakarra zuten, Jose Nosellas

Maiatzaren 28an, Nafarroako Parlamenturako eta udaletarako hauteskundeak ez ezik, kontzejuetako hauteskundeak ere egin zituzten. Eskualdean, Bertizaranan, Legasan eta Oieregin aurkeztu zituzten hautagaitzak.

Legasan, Legasako Herria taldearen barrenean lau hautagai ziren eta Jesus Etxarte Ansalas izan zen bozkatuena (71). Aintzane Martirena Hernandorenak 56 boto hartu zituen, Miren Koro Ibarra Santxotenak 41 eta Aritz Astibia Perurenak 37.

193 legasarrek zuten botoa emateko eskubidea eta 113k eman zuten botoa. 23 boto zuri izan ziren eta 6 baliogabeak.

Oieregin, berriz, Oieregiko Independienteak taldearen izenean hautagai bakarra izan zuten, Jose Nosellas Zabalegi. 22 boto eskuratu zituen. Oieregin 50 herritarrek zuten botoa emateko eskubidea eta 32k eman zuten. 9 boto zuri izan ziren eta bat baliogabea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun