Andres Etxenikek segituko du alkate Bertizaranan, orain Bertizaranako Taldearen izenean

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 28a, 20:48

Andres Etxenikek bertze lau urtez segituko du Bertizaranako alkatetzan.

Azken agintaldietan EH Bilduren izenean alkate izan den Andres Etxenike izanen da Bertizaranako alkate datozen lau urteetan ere, orain Bertizaranako Taldearen izenean.  283 boto-emaileren artean 170 boto eskuratu ditu EH Bilduk, baina 40 boto zuri eta 73 baliogabe ere izan dituzte Bertizaranan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun