Narbarteko 3. Frontenis Txapelketa maiatzean abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko maiatzaren 4a

Narbartearrek herriko frontenis txapelketa antolatu dute bertze behin, maiatzetik uztailera bitarte jokatuko dena. Finala, aldiz, abuztuko lehen asteburuan izanen da. Izen ematea irekia dago Herriko ostatuan maiatzaren 14ra arte, 5 euro ordaindu beharko da pertsonako eta bikoteak zozketa bidez eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun