Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, joan den astean bi idazleren bisita izan zuten Legasako eskolan. Astelehenean, herrikoa den Dani Martirena etorri zen Hankaz gora du amak mundua liburua kontatzera Lehen Hezkuntzako 3-6 gelako ikasleei. Ortziralean, berriz, Ane Labaka Mayoz idazle eta bertsolaria etorri zen Totototo ipuina kontatzera Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1-2 gelako ikasleei. Ipuina kontatzeaz gain bertsoekin gozatzeko aukera izan zuten.Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiete Dani eta Aneri eskolara etortzeagatik.