Bertizaranako III. Enduro proba lehiatuko dute apirilaren 23an

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 16a, 12:00

Bertizaranako III. Enduro txapelketa eginen da apirilaren 23an Narbarten. Lehenik haurren txanda izanen da, 09:00etatik 10:00etara, eta 10:30ean helduen lehendabiziko pilotuak hasiko du proba. Bukatzean, sari banaketa 15:30ean izanen da. Nafarroako, Euskadiko eta Aragoiko txapelketetarako puntuagarria izanen da proba.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun