Basoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburu honetan Bertizko parke naturalean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 24a, 12:30

Joan den martxoaren 21a Basoen Nazioarteko Eguna izan zela oroituz, asteburu honetan hainbat ekitaldi eginen dituzte Bertizko Natura Parkean. Basoak eta osasuna lelopean hainbat hitzordu prestatu dituzte dohainik. Larunbatean eta igandean lorategi historikorako sarbidea ere dohainik izanen da.

Martxoak 25, larunbata
  • 11:30ean: Baztan Bidasoako Oihan hezeak dokumentalaren emanaldia. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Iñaki Atxa Aranburu egilearekin eginen dute. Sarrera librea izanen da, edukiera bete arte.
  • 12:00etan Basoko sekretuak ipuin kontaketa, Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin kontalarien eskutik. Lau eta zortzi urte bitarteko haurrendako gomendatu dute eta beharrezkoa izanen da aitzinetik izena ematea, plaza mugatuak direlako. Horretarako, cinberti@navarra.es helbidera idatzi edo 948 59 24 21 telefonora deitu beharko da.
     
Martxoak 26, igandea
  • 11:00eetan Ongizatea eta Basoak aurkeztuko dute. Sarrera librea izanen da, edukiera bete arte.
  • 12:00etan Baso bainua jarduera gidatua eginen dute Bertizko basoan. 16 urtetik goitikoendako izanen da eta bi orduko iraupena izanen du. Beharrezkoa da aitzinetik izena ematea cinberti@navarra.es helbidera idatzita edo 948 59 24 21 telefonora deituta.

Bi egunez lorategi historikora dohainik sartzeko aukera izanen da.

Martxoaren 21etik maiatzaren 1era

Horrez gain, lorategi historikoko Bidasoa Ibaia aretoan, Bizitza oso bat zuhaitzez gozatzen argazki erakusketa ikusteko aukera izanen da maiatzaren 1era arte. Irudiak Luis Ansa eta Vicente Garrorenak dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun