Ortzegunean, berriz, herrian ibili ziren eskean eta mozorrotzeko gaia Mexiko izan zuten. Goiza herrian eskean pasa ondotik, haur eta gurasoek bazkaria izan zuten ostatuan. Ondotik haur jolasak izan zituzten eta eguna akitzeko txokolate goxo-goxoa.
Gazteek mozorro lehiaketa ortziralean
Ortzirale arratsean, berriz, gazteek hasi zituzten inauteriak. Trinketean afaria eta mozorro lehiaketa egin zuten. Mozorro lehiaketa hauek izan ziren irabazleak:
- Nerea eta David
- Itxaso eta Jon
- Maite Iriarte
Gauean DJ JJ aritu zen. Larunbatean herriko gazteak etxez etxe ibili ziren eskean, Aurtizko trikitilariekin herria alaituz.