Atzo iluntzean Oieregin su hartutako tximinia bat itzaltzen ibili ziren suhiltzaileak

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 31a, 06:00

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, astelehen arratsaldean Oieregin su hartutako tximinia bat itzaltzen aritu ziren Oronozko Parkeko suhiltzaileak. Erran dutenez, sute horrek ondoko bi etxebizitzen teilatuetan ere kalteak eragin zituen. Hala ere, zorionez ez zen inor zauritu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun