Harrera ederra egin diote Narbarteko haurrek Mari Domingiri

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 20a, 11:30

Mari Domingik Narbarte ere bisitatu zuen larunbatean. Abestiekin eta marrazkiekin harrera goxoa egin zioten neska-mutikoek eta ondotik, berarekin solasean aritzeko aukera izan zuten. Eskutitzak ere eman zizkioten eta akitzeko, Saldiasko taloekin merienda izan zuten.

Argazkiak: Olatz Mutuberriak utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun