Legasako eskolak antolatutako III. Azoka Eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 18a, 12:30
Legasako plazan egin zuten azoka egunaren hirugarren edizioa.

Legasako eskolak antolatuta, III.Azoka Eguna ospatu zuten azaroaren 17an. Ikasleek, eskulanak eta postre goxoak prestatu zituzten eta hauen familiek ere parte hartu zuten. Eguraldia lagun, jende multzo polita hurbildu eta ortzegun goiz polita pasatu zuten. «Milesker azokan parte hartu eta hurbildu zineten guztiei» adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun