Orain dela urte batzuk ikasle faltagatik eskola hestekotan egon zela jakinda, Legasako eskolaren bilakaera esanguratsua izan da azken urteotan. Aurten 3 urteko 4 ikasle berri hasi dira eta denetara 45 ikasle daude eskolan.
Legasako eskolan ere udazkeneko giroan murgilduta gaude. Joan den astean gaztainak biltzera mendira atera ginen eta gaur Miguelek gaztainak erre eta merienda goxoa antolatu digu eskolako atarian. Eskerrik asko Miguel!
Argazkiak eta testua: Nerea Meoki
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.