Bertizko Jaurerriko zaharberritze kulturalaren obrak 2023an hasiko dira

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 11a, 19:00
Bertien dauden hainbat eraikin konpondu eta sendotuko dituzte.

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du 1,4 milioi euroko inbertsioa egitea eta Next Generation funtsekin ordainduko da oso-osorik

Nafarroako Gobernuak 2023an eginen ditu bi ingurumen-proiekturen lanak, Etxarri Aranatzen eta Bertizko Jaurerrian. Lanen aurrekontua 6.400.000 eurokoa izanen da, eta oso osorik Next Generation funtsekin ordainduko dira (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana eta REACT EB Funtsa).

Etxarri Aranatzeko lanak 5 milioi euroko inbertsioa eskatzen du, eta ekobide bat eraikiko da; hau da, A-10 autobidearen gaineko pasabidea, Natura 2002 Sareko natura-guneen artean animaliak arin konektatu ahal izateko. Aralar mendilerroaren ekialdeko eremua eta Urbasa eta Andia mendilerroak dira. Azpiegitura Etxarri Aranazko udalerrian kokatuko da.

Bertizko Jaurerriko proiektuak, berriz, 1,4 milioi euroko aurrekontua du, eta horren helburua da babestutako eremu horretan dauden hainbat eraikin konpontzea eta sendotzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun