Alazne Aizpuruk eta Julen Iriartek irabazi dute Narbarteko II. Frontenis Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 27a, 11:00

Joan den igandean jokatu zituzten Narbarteko II. Frontenis Txapelketako azken partidak. Hirugarren eta laugarren posturako lehian, Mustafa Elahou eta Egoitz Gamio nagusitu ziren, Andoni Gamiori eta Esteban Mendibururi 30 eta 22 irabazita. Finalean, berriz, Alazne Aizpuruk eta Julen Iriartek Dabid Albiasuri eta Miren Itxaso Arretxeari irabazi zieten. 30 eta 29ko markagailuarekin nagusitu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun