Epaimahaiari dagokionez, dastatzaileak Espainia, Alemania, Argentina, Txipre, AEB, Grezia, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suitzakoak ziren.
Ez da Ardiaranako Alberto Migeltorena Indart eta Ainara Ansa Txurruka senar-emazteek lortzen duten lehen saria, 2006. urtean enpresa sortu zutenetik. Geroztik, hainbat gazta mota ekoiztu dituzte, tartean Bertizko lizun edo urdinekin egindako azal naturala duena edo Camenbertiz izenekoa, hau da camembert gaztaren antzekoa, baina ardi esnearekin egina.