San Agustin bestek utzitako ondorioa pasatzeko asti handirik izan gabe, besta giroan sartuko dira asteburuan legasarrak. Larunbatean, hilak 10, 20:00etan botako duten txupinazoarekin hasiko dira bestak. Ondotik ezkilak joko dituzte eta 21:00etan zopak eskainiko dituzte. Igandean, irailaren 11n, 11:00etan meza izanen dute ermitan eta 13:00etan bazkaria izanen dute. Asteburua borobiltzeko, arratsaldean dantzaldia izanen dute Hauspolariek taldearen eskutik.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.