Uda giroa

Giro bikaina izan dute Narbarten herriko bestetan

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 24a, 13:00

Aurten herriko bestean ikaragarrizko giroa izan da; jende pila bat egon da ekitaldi guzietan eta nabaria izan da pandemia ondoren jendea gogoekin zegoela

Testua: Olatz Mutuberria

Larunbatean ziriko erretzaileei omenaldi ttiki bat egin zitzaien, 33 urtez etorri ondotik erretiroa hartuko baitute Joxek eta Xantik. Hagitz polita izan zen. Gauean Zopilotesen kontzertuan jendetza elkartu ginen. Igandean herri kirolak ederki joan ziren, giro sano eta herrikoian, eta ondotik mariatxiekin jendea gogotik ibili zen dantzan.

Astelehenean plater-tirkoketa txapelketa egin genuen eta irabazleak Sergio, Iban eta Julen izan ziren. Gauean tortilla patata lehiaketa izan zen eta irabazlea Blanca izan zen, bigarrenak Oteiza lehengusinak eta hirugarren Iziar Iriarte.

Bukatzeko, azken egunean mus txapelketa izan zen eta Mila era Agustin izan ziren lehenbizikoak, bigarren Pili eta Javi eta hirugarren Jon eta Iban. Partxisean, berriz, Irati izan zen txapeldun, Izei bigarren eta Olatz hirugarren. Ondotik herriko lerro dantzako emakumeak estreinatu ziren plazan, ikuskizun hagitz polita emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun