Uda giroa

Narbarteko bestak abuztuaren 19tik 23ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 17a, 08:00
Giro ederra izanen dute aurten ere Narbarteko bestetan.

San Felipe Benizio bestak ospatuko dituzte Narbarten abuztuaren 19tik 23ra. Ortzirale eguerdian botako dute txupinazoa, hori bai, ongi gosaldu ondotik eta asteartera bitarte, ongi hornitutako egitaraua izanen dute.

Abuztuak 19, ortziralea

11:00etan gosaria. 12:00etan txupinazoa. 12:30ean etxez etxe Andrea eta Goiatz trikitilariekin. 16:00etan Bertiz Abentura Park. 18:00etan txokolate jatea plazan. 19:00etan apar besta. 00:00etan dantzaldia Gabenara taldearekin.

Abuztuak 20, larunbata

09:00etan Enduro Indoor. 11:30ean ipuin kontalaria plazan: Printzesatik igelera. 14:30ean zikiro jatea plazan Bittor Elizagoien eta Manolo Arozena bertsolariekin. Ondotik dantzaldia Hauspolariek taldearekin. 00:00etan Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua. Ondotik Dj Txingudi.

Abuztuak 21, igandea

11:30ean buruhandiak eta erraldoiak herrian barna, gaiteroekin. 18:00etan herri kirol erakustaldia plazan. 19:00etan Los Tenampas mariatxiak.

Abuztuak 22, astelehena

11:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:00etara puzgarriak, karts eta zezena plazan. 14:00etan haurren eta gurasoen bazkaria plazan. 14:00etan gazteen bazkaria. Ondotik kalejira herrian barna Matraka elektrotxarangarekin. 20:30ean patata tortilla txapelketa. 22:00etatik 03:00etara DJ Aimar.

Abuztuak 23, asteartea

08:00etan aurorak. 12:00etan meza nagusia. Ondotik herriko haurren arteko herri kirol desafioa. Akitzerakoan luntxa. 16:00etan mus eta partxis txapelketak. 21:00etan kantu zaharren afaria Modestorekin. Akitzeko Gaixoa ni bestei bukaera emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun