Holly Miranda abeslari estatubatuarrak bi kontzertu emanen ditu Bertizko Natur Parkean, abuztuaren 4an eta 25ean, ortzegunetan 17:30ean. Asteotan Bertizen ikusgai dauden Un bosque eskulturen musikaren konpositorea da Miranda eta hortaz, eskulturak ikusi bidenabarkoan, bere musikaz gozatzeko aukera ere izanen da.
Gainera, egunero, 17:30etik 18:00etara Luna negra filma proiektatzen ari dira Bertizen eta abuztuan egunero bisita gidatuak eskainiko dituzte. Kultur programaren 27. edizioaren barrenean, Mikel Belaskoren Lilura-Olerki magikoak erakusketa ikusgai dago Bertizko lorategian abuztu hondarrera bitarte.