Narbarteko haurren frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte larunbatean

Narbarten bigarren aldiz antolatutako haurren frontenis txapelketako finalak jokatu dituzte larunbat honetan. Fronteniseko partidaz gozatzeko aukera izatez gain, Saldiasko taloak jateko aukera ere izan dute Narbarten.

Lehenbiziko partidan, haurretan, Pablo Agirrek eta Urko Mendiburuk 22-16 irabazi diete Unai Zubigarai eta Mikel Bengotxeari.

Bigarren norgehiagokan, berriz, gaztetxoetan, Ugaitz Salaberri eta Arene Salaberri anai-arrebek ere 22-16 irabazi diete Irati Mitxelenari eta Aimar Opokari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun