Bi urteko geldialdiaren ondotik, sagardoa kupeletik edateko, ongi bazkaltzeko eta musikaz gozatzeko aukera izanen dute ekaineko lehen larunbatean Narbarten ospatuko den Sagardo Eguneko parte-hartzaileek.
Ekaineko lehen larunbatean, 14:00etan bazkaria izanen dute herriko aterpean: hasteko, entsalada, txorizoa sagardoan egosia eta bakailao tortilla izanen dute; bigarrenerako, aukeran, idi-txuleta edo legatza eta akitzeko, sagardotegiko ohiko postrea: gazta, menbrilloa eta intxaurrak. Bazkalondoa Hauspolariek taldeak alaituko du.
Txartelak 33 eurotan salgai daude eta apuntatzeko hondar eguna maiatzaren 26a izanen da.