Bigarren urtez frontenis txapelketa antolatu dute Narbarten

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 18a, 13:30
Joan den urteko frontenis txapelketako finalistak.

Joan den urteko arrakasta errepikatzeko gogoz, aurten ere frontenis txapelketa eginen dute Narbarten. Txapelketa ekainean eta uztailean jokatuko dute eta izen emateak maiatzaren 30era bitarte egiten ahalko dira.

Bikoteak zozketa bidez osatuko dituztela aitzindu dute eta izena ematerakoan pertsonako bi euro ordaindu beharko dira. Izena gaurtik aitzinera Narbarteko Esther dendan eman beharko da.

Finala, berriz, uztaileko azken asteburuan eginen dute eta kopa eder bat eta sorpresa jokoan izanen direla iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun