Xaruta nagusitu zaio Askini Malerrekako erronkako hirugarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 12:00

Malerrekako Erronka aitzinera doa eta larunbatean Legasan jokatu zuten hirugarren jardunaldia, Axkin eta Xarutaren artean. Axkin taldean ari den Ados pilota elkarteko Naroa Agirrek Bizkaiko txapela bereganatu berria zuen eta pilotari ttikienekin batera argazkia atera zuen. Gero, lau eta erdiko partida jokatu zuen Naroa Agirrek Xarutako Irantzu Iantzi beratarraren aurka. Emozioz betetako partidan Irantzu Iantzi gailendu zen tanto bakarreko aldearekin: Iantzi, 18-Agirre, 17. Binakako partida ere bide beretik joan zen eta lehenengo partidan bezala Xarutak irabazi zuen: Aldaregiak eta Ruiz de Larramendik 22 – Zabaletak eta Orbegozok, 20. Aipatu behar da Goiuri Zabaleta leitzarrak debuta egin zuela txapelketa nagusian, Ruiz de Infanteren ordez. Beraz larunbatean Legasan jokatutako jardunaldian Xarutarentzat izan ziren jokoan zeuden bi puntuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun