Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan, traktore-istripuen prebentzioari buruz zortzi jardunaldi antolatu ditu, tartean Oieregin eginen dutena.
Helburua da erabiltzaileak sentsibilizatzea mota horretako ibilgailuak iraultzean gerta daitezkeen istripuak saihesteko hartu beharreko neurriei buruz, horiek baitira nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetako ezbeharren lehen arrazoia. Ikastaroan traktore bat irauli dezaketen egoera errealak erakutsiko dituzte eta material teknikoa banatuko dute sektorearen ezagutza eta sentsibilizazioa areagotzeko.