- 11:00etan Nafarroako basoak eta klima aldaketa bisita gidatua izanen dute Oscar Schwendtner gidariarekin. Denera hiru ordu inguruko jarduera izanen da, eta 6,5 kilometrotako ibilbidea osatuko dute.
- 11:00etan haurrentzako ipuin kontalaria. Izaskun Mujika kontalariak En el bosque ipuina kontatuko du. 55 minutuko emanaldia izanen da, gaztelaniaz.
- 12:30ean haurrentzako ipuin kontalaria izanen da. Kasu horretan ere Izaskun Mujikak kontatuko du ipuina, baina euskaraz, eta Basoan izenpean.
- 16:30ean, Zuhaitz zaharrak, bizitza beteriko zuhaitzak erakusketaren aurkezpena. Erakusketa apirilaren 30era arte ikusteko aukera izanen da, parkeko erakusketa aretoa irekita dagoen orduetan.
Goizeko ekitaldietarako aitzinetik izena eman beharko da cinberti@navarra.es helbidean, edo 948 59 24 21 zenbakira deituta.
Gainera egun guztian zehar, lorategi historiko-artistikorako sarrera doan izanen da.