Europako eskualde arteko eta mugaz gaindiko lankidetzaren finantza-aukeren gida aurkeztu dute Bertizen

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 16:00
Ana Ollo kontseilaria Bertizen izan da gaur, mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantatzeko dauden tresnen berri emateko.

Cederna Garalurrek eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Baztan-Bidasoaldeko toki eta gizarte erakundeei eta enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du gaur

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Europako lurralde eta mugaz gaindiko lankidetzaren aukeren gida aurkeztu du gaur Bertizen, Cederna Garalur enpresarekin antolatutako eta Baztan-Bidasoa inguruko toki eta gizarte-entitate eta enpresei zuzendutako jardunaldi batean. Ekitaldian Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen laguntza izan dute.

Hiritarrekiko Harremanetarako Departamentuak, tokiko garapen-agentziekin eta Eurorregionarekin elkarlanean, Nafarroan mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzeko dauden tresnen berri emateko antolatu duen biraren bigarren etapa da jardunaldi hau. Bira Tuteran hasi zen otsailean eta, Bertizko saioaren ondotik, Lakuntzan (martxoaren 21ean), Lizarran (martxoaren 24an), Erriberrin (martxoaren 31n) eta Ezkarozen (apirilaren 7an) jarraituko du.

Ana Ollo Hualde Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak ireki du gaurko jardunaldia Bertizen. Nafarroak parte hartzen duen mugaz gaindiko lankidetza-egiturek eskaintzen dituzten aukerak eta proiektuak sustatzeko finantza-tresna nagusiak azaldu ditu.

Kontseilariaren hitzetan, «jardunaldiaren izenburua mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak da. Izan ere, guretzat, mugaz gaindiko espazioa errealitatea izateaz gain, aukera bat da». «Egia da pandemiak bere ahultasuna erakutsi zigula muga horiek ixtearen ondorioz. Muga horiek oraindik ere indarrean daude, eta zuen herrietan bizi diren biztanleen bizitza arrunta hautsi zuten. Baina oztopo horiei indarrak eta aukerak ere gehitzen zaizkie”, gaineratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun