Inauteriak ospatu dituzte asteburuan Legasan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 9a, 20:00

Inauteri giroan murgildu ziren pasa den asteburuan Legasan. Ortziralean eskolako ikasleak mozorrotu ziren. Ikasle handienek gosari goxoa prestatu zuten bertze ikasle eta irakasleentzat, eta gero, kalejira egin zuten herritik barrena. Eguna bukatzeko  frontoira joan eta bertan jolasean eta dantzan ibili ziren. Larunbatean, aldiz,  besta herrian izan  zen eta frontoian bazkari ederra prestatu zuten.

Testua eta argazkiak: Nerea Meoki

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun