Mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak ezagutzeko jardunaldia antolatu dute martxoaren 17an Bertizen

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 10a, 21:00

Arola Urdangarin, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko zuzendaria ere Bertizen izanen da hizlari.

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko harremanetako departamentuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak, hain zuzen ere, eta garapen agentziek Mugaz gaindiko lankidetzaren aukerak: toki eta gizarte entitate eta empresendako dirulaguntzak Jardunaldia antolatu dute. Martxoaren 17an, 11:00etan izanen dute hitzordua Bertizen.

Jardunaldian azalduko dira Nafarroak mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko proiektuak garatzeko dituen dirulaguntzak: POCTEFA, Sudoe, Eremu Atlantikoa, Interreg Europe, Euroeskualdeko dirulaguntzak eta Nafarroako Gobernukoak.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da: https://accionexterior.navarra.es/es/web/accion_exterior/jornadas

Egitaraua

Egitaraua ondoko hau izanen da:

  • 11:00 Ongi etorria erakunde antolatzailearen eskutik.
  • 11:05 Irekiera Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuaren kontura.
  • 11:15 Kanpo Ekintzako Plana: mugaz Gaindiko Nafarroa (Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia).
  • 11:35 2021-2027 Euroeskualde-estrategia: deialdiak eta lankidetzak (Arola Urdangarin, Euroeskualdeko zuzendaria).
  • 11:55 Europako lankidetzarako aukerak eta laguntzak (Aritz Goñi, Zabala Innovation).
  • 12:15 POCTEFA esperientzia.
  • 12:30 Galderak.
  • 12:45 Itxiera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun