Narbarteko David Albiasu txapeldun Nafarroako banakako paleta gomako txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 23a, 14:30

Pasa den larunbatean jokatu ziren Iruñeko Lopez frontoian Nafarroako banakako paleta gomako txapelketak. Bertan Narbarteko David Albiasuk lortu zuen txapela Julen Iriarteren kontra 25-11 irabazi ondotik. 

Nafarroako frontenis txapelketan, aldiz, Txarutako Alazne Aizpuruk eta Izaskun Iriartek bigarren postua eskuratu zuten finala Espinal eta Igoaren kontra 31-21 galdu ondotik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun