Mari Domingik Narbarteko haurrak bisitatu ditu

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 22a, 15:00

Larunbatean Mari Domingiren bisita izan genuen Narbarten, herriko ttikienen eskutitzak biltzera etorri zen Olentzerori bakoitzaren berri emateko. Urtero bezala, bere bidera joan ginen denak eta ondoren txoko lasai eta polit bat prestatua zegoen taldeka Mari Domingirekin lasai egon ahal izateko. Ondoren, talo goxo batzuk jateko aukera izan genuen herriko plazan. Hotzak ez zien herritarrei ateratzeko gogoa kendu!

Irudiak eta testua: Maite Bertiz

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun