Patinaje ikastaroa egin dute Legasako haurrek

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 8a, 15:00

Abenduaren 6an, 7an eta 8an herriko frontoian elkartu dira gaztetxoak 10:00etatik 12:00etara. 17 haur bildu dira ikastaroa egiteko, hainbat mailatakoak, eta «esperientzia ezin hobea» izan da. Era guztietako teknikak ikasi dituzte hainbat jokoren bidez eta «arras gustura gelditu dira, errepikatzeko asmoarekin».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun