Euskararen Nazioarteko Eguna

Legasan ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 20:00

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna da eta hori gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Legasan.

11:30ean, Legasa kantuz ekimenarekin, kantari aritzeko bilduko dira. 16:00etan eskulan tailerra eginen dute eta ondotik, 17:00etan, txokolatada eginen dute. 18:00etatik aitzinera, berriz, ardoa dastatu eta taloa jateko aukera izanen da.

Horrez gain, photocall-a eta txapak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun