Legasako eskolak antolatutako bigarren azoka egin zuten joan den ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 22a, 14:00
Hainbat jende bildu zen Legasako plazan, eskolak antolatutako bigarren azokan.

Eguraldiak lagunduta, azaroaren 18an, joan den ortzegunean Legasako eskolak antolatutako bigarren azoka eguna izan zuten. Ikasleak burubelarri ibili ziren gauzak prestatu, eskulanak egin eta janari gozoak  prestatzen. Familiek ere parte hartu zuten eta egun borobila izan zen. Legasako eskolatik eskerrak eman nahi dizkiete hurbildu ziren guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun