Legasako lantegian makina batek eskua zanpatu dio langile bati eta larriki zauritua eraman dute ospitalera

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 6a, 07:30

Istripua ortzirale arratsaldean gertatu zen Legasako ArcelorMittal lantegian. Makina batek eskua zapaldu zion 23 urteko langile bati eta lesio larriak eragin zizkion.

Istripua arratsaldeko lauak pasatuta gertatu zen. Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, zaurituaren lankideek askatu zioten harrapatutako eskua. Hasiera batean Doneztebeko mediku taldeak artatu zuen eta segidan anbulantzia medikalizatu batean eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Foruzaingoa arduratzen ari da gertakariaren atestatua egiteaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun