Ate irekien eguna egin dute Bertizko Parke Naturalean

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 22a, 19:00

Jardueraz betetako eguna izan zuten Bertizen joan den larunbatean.

Bertizko parkea hobe ezagutzeko aukera paregabea izan zuten bisitariek irailaren 25ean. Parkearen irekiera orduetan, hau da, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, lorategi historiko-artistikoaren sarrera dohainik izan zen.

Bertan, bisita gidatuak eginen zituzten 10:30ean, 11:30ean eta 16:30ean 3 euroren truke (adin txikikoak doan). Jauregiko Dorotea aretoan Anderea dokumentala proiektatuko zuten, euskal mitologiako pertsonaia eta jainkoen ingurukoa. Bi emanaldi egingo zituzten; euskaraz 12:30ean eta gaztelaniaz 17:00etan. Argitsu artisauen elkarteak tokiko produktuen azoka egin zuen parkeko zelaian 10:30etik 14:00etara, eta eguna borobiltzeko Amaiurko Gaztelu Taldeak kontzertua emanen zuen 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun