'Letrekin Dantzan' haurrentzako ikuskizuna larunbatean Legasan

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 9a, 18:00

Irailaren 11n Legasako Santalokadia ermitan izanen da Letrekin Dantzan ikuskizuna 18:00etan, Haizea Loira musikoterapeutaren eskutik. Haurrentzako ipuina kontatuko du bertan dantza eta abestiez lagunduta. Malerrekako Mankomunitateak, Bertizaranko Udalak eta Pacto de Estado contra la violencia de género ekimenak antolatu dute ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun