Joan den asteburuan, abuztuaren 22an, jokatu ziren Narbarteko frontenis txapelketako finalerdiak eta finalak. Goizean Maite eta Youssef Alazne eta Daviden aurka aritu ziren eta azken hauek lortu zuten finalerako txartela. Aitzinetik haurrak herri kiroletan aritu ziren.
Arratsaldean, finalen ordua izan zen. Lehenbizi ttikienak aritu ziren. Oinatz eta Aiekok 22-17 irabazi zieten Pablo eta Urkori. Ondotik, koskorragoek finalerdia jokatu zuten. Ugaitz eta Iradi Martin eta Oihanen aurka aritu ziren.
Azkenik, handien finala izan zen. Julen Iriarte eta Unai Pikabea David Albiasu eta Alazne Aizpururen kontra aritzekoak ziren baina Unaik ezin izan zuenez, Izaskun Iriartek ordezkatu zuen. Dabid Albiasu eta Alazne Aizpuru izan ziren garaile, 30-18 mendean hartuta.
Finalerdi eta finalen bueltan, giro polita izan zen herrian eta jendea animatzera hurbildu zen.