‘Azken Eguzkilorea’ erakusketa ikusgai dago Bertizko Jauregian

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 10a, 12:00
Argazkia: Mak Zaldua

Abuztuaren 31 bitartean pintura digitalean egindako erakusketa dago ikusgai Bertizko Jauregiko lorategi botanikoan eta erakusketa aretoan. Azken Eguzkilorea erakusketa Malerrekako ondare-elementuak balioesten dituen ipuin ilustratua da.

Erakusketan topatuko ditugu Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunak, Malerrekako paisaiak, kondairak edo zonaldeko fauna eta flora erakusten dizkiguten margoak.

Erakusketa hau Kultur 2021 programaren barruan dago eta Innova Cultural 2020k, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixa Fundazioak babesten dute.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun