Frontenis txapelketa ari dira jokatzen Narbarten

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 21a, 15:00

Narbarteko haur eta helduak buru belarri ari dira frontenis txapelketa jokatzen. Uztaila hasieran ekin zioten txapelketari eta abuztuko lehendabiziko asteburuan jokatuko dituzte finalak.

 

Lehen fase honetan, bikote guztiek denek denen kontra jokatuko dute. Helduen mailan, 16 lagunek eman dute izena eta 8 bikoteak zozketa bidez osatu dituzte.

Haurren mailan bi talde egin dituzte. 5 eta 8 urte bitartekoen mailan 6 bikote ari dira jokatzen. 9 eta 14 urte artekoen mailan berriz 8.

Narbarteko haur zein helduak «ilusio aunitzekin» ari dira frontenis txapelketan parte hartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun