'Azken eguzkilorea' erakusketa ikusgai da Bertizen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 6a, 19:00

Uztailaren 2an egin zuten Gua-Mia-Bu artistaren lanaren aurkezpena eta inaugurazio ekitaldian izan ziren Rebeca Esnaola kontseilaria eta Oberena dantza taldea.    Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Gua-Mia-Bu artistaren Azken Eguzkilorea ipuinaren sormen prozesua erakusten duen esposizioa Bertizko lorategi botanikoan dago ikusgai uztailean eta abuztuan, Kultur'21 egitarauaren barrenean. Uztailaren 2an egin zuten inaugurazio ekitaldia Oberena dantza taldearen emanaldiarekin. Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol kontseilaria ere ekitaldian izan zen. 

Kultur programaren 26. edizioa martxan jarri du aurten gobernuak. Ekainaren 18tik irailaren 4ra hainbat ekitaldi eginen dituzte Nafarroako 38 herri eta kokagunetan. Beran estreinatu zuten egitaraua Hogei Berriro taldeak emandako kontzertuarekin, eta Bertizen txanda da uztailean eta abuztuan.

 

Ipuin ilustratua erakusketan

Ipuin ilustratua da Azken eguzkilorea, Malerrekako ondare- elementuak nabarmentzen dituena; mendia, lanbideak eta tradizioak. Ibilbide bat sortzen du, ikusleek Nafarroako iparraldeko herriez goza dezaten. Bederatzi zatitan banatuta dago ibilbidea, lorategi botaniko eta erakustaretotik barrena, ipuin ilustratuaren sormen prozesua eta margoak ikusgai dituena. Bisitariek sormen prozesuan  parte har dezakete, «pertsonaiak sortzeko eta kolorea erabiltzeko asmoa ezagutu, baita janzkeraren eta haren inguruneen zergatia ere».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun