Kultur programaren 26. edizioa martxan jarri du aurten Gobernuak. Ekainaren 18tik irailaren 4ra hainbat ekitaldi eginen dira Nafarroako 38 herri eta kokagunetan. Beran estreinatu zen egitaraua Hogei Berriro taldeak emandako kontzertuarekin, eta Bertizen txanda izanen da aste honetan.
Margo digitalen erakusketa izanen da, Malerrekako ondare-elementuak nabarmentzen dituenak; mendia, lanbideak eta tradizioak. Ibilbide bat sortzen du, ikusleek Nafarroako iparraldeko herriez goza dezaten. Bederatzi zatitan banatuko da ibilbidea, lorategi botaniko eta erakustaretotik barrena, ipuin ilustratuaren sormen prozesua eta margoak ikusgai izanen dituena.