Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira bisita gidatuak izanen dituzte larunbatean Bertizen

Bisita gidatuak izanen dituzte larunbatean Bertizen.

Ekainaren 5ean, heldu den larunbatean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira bisitak izanen dituzte Bertiz Natur Parkean. 11:00etan izanen dute lehen hitzordua Arkitektura eta modernismoa Bertizko Jaurerria Natur Parkea goiburupean. Harreran eta informazio etxolan dute hitzordua. Ordubeteren buruan, 12:00etan, antzeztutako bisita gidatuaren txanda izanen da. Lorategi historikoan zehaztu dute topalekua.

Arratsaldean aniztasun botanikoari erreparatuko diote. Horretarako bisita gidatua 16:00etan izanen dute. 17:00etan, berriz, antzeztutako bisita gidatua izanen dute eta akitzeko, 18:30ean dekorazio-arteak izanen dituzte hizpide.

Plazak mugatuak izanen direnez aitzinetik izena eman behar da. Informazioa eta izen-ematea 948 59 24 21 telefonoan edo cinberti@navarra.es helbidean egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun