Legasatik Irisora doan pista zolaberritu dute auzolanean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 18a, 07:00
Legasatik Irisora doa pistan 700 metrotan hormigoia bota dute auzolanean.

Joan den astean, Legasatik Irisora doan pistan, 700 metrotan hormigoia bota dute. Lan guztia auzolanean egin dute legasarrek eta lan ikaragarria egin dute. Legasatik Irisora doan pista honek 3 kilometro inguru ditu, eta joan den asteko lanaren ondotik, bertze 700 bat metro geldituko dira pista guztia zolaberritua egoteko. Egunero zortzi pertsona inguru bildu dira lanean, ehiztariak eta nekazariak gehien bat. Lana egiteko materiala, berriz, Bertizaranako udalak ordaindu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun