Enduro txapelketa izanen dute maiatzaren 30ean Bertizaranan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 20:00

10:00etan hasiko da proba baina aitzinetik egiaztatze administratiboak izanen dituzte

Joan den urtean koronabirusagatik bertan behera gelditu zen Bertizaranako Enduro proba berrartu dute berriz. Nafarroako txapelketarako puntuagarria izanen den proba maiatzaren 30ean, hondarreko igandean, Narbarten izanen da. 08:30etik 09:30era egiaztatze administratiboak izanen dituzte. Ondotik, lehenbiziko pilotua aterako da eta 14:30ean sariak banatuko dituzte. Goiz osoko hitzordura animatzen direnek ederki pasatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun