Gauez eta hego haizearekin, sute handi bat hedatu da Oteixon eta Bertiz aldean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 19a, 22:15
Argazkia: Pello Iriarte

Sute handi bat hedatu da Oteixon eta Bertiz aldean, eta dagoeneko kalte izugarriak sortu ditu. Gaueko iluntasunak eta hego haizeak izugarri zaildu du mendizainen eta suhiltzaileen lana eta, eguna argituta, erabat kontrolatuko dutela espero da. Lehen estimazioen arabera, dagoeneko 25 Hektarea baino gehiago erre ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun