Bertizko parke naturala klima-aldaketara egokitzeari buruzko mugaz haraindiko 24 jardunbide egoki onenen artean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 8a, 17:30

Bertizko natur parkean landare exotiko inbaditzaileak kentzeko eta kontrolatzeko proiektua aukeratu dute Europan.

Espazio naturalak egokitzeko egindako kudeaketaren esperientzia onenak baloratzen dituzte, eta Europako NaturClima proiektuak hautatuko ditu Nafarroako Gobernuak proposatuta

 

Europako NaturClima-INTERREG POCTEFA proiektuko erakunde bazkideek Espainia-Frantzia mugaz haraindiko zonan garatutako 24 jardunbide egoki hautatu dituzte guztira, horietako erdia Nafarroak proposatuta. Horien artean aurkitzen dira Urbasa-Andiako eta Bertizko parke naturalak, Europako proiektu honetarako hautatutako lau espazio naturaletatik bi, Pirinioetako Parke Nazionalarekin eta Frantziako Akitania Berriko itsasertzeko espazio atlantiko eta itsasokoekin batera.

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez, Urbasa-Andia eta Bertizko natur parke pilotuetan garatutako hiru praktika egoki aurkeztu ditu. Zehazki, Urbasan eta Andian bi dira: Mendietako bazka-eskaintzaren kudeaketa, eta Klima-aldaketara egokitzeko neurriak: basoen kudeaketa moldagarria Zumbeltz finkan. Bertzalde, Bertizen honako proiektu hau garatu da: Landare exotiko inbaditzaileak kentzea eta kontrolatzea natur parkean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun