Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketan senior mailako lehen jardunaldia gaur jokatuko dute Legasan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko urt. 28a, 09:00

Berez atzo jokatu beharrak zituzten partidak Donezteben, baina Ezkurra pilotalekuaren hezetasunagatik gibelatu zituzten

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketan senior mailakoen lehen jardunaldia atzo jokatzekoa zuten, baina Doneztebeko Ezkurra pilotalekuko hezetasuna zela eta, gibelatzea erabaki zuten. Horren ordez, gaur arratsaldean jokatuko dituzte Legasan. Irabazleek finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 3an.

Legasan, ortzegunean 18:30ean

Seniorrak

  • Landa eta Agirre (Oberena) – Loiarte eta Tabar (Erreka)
  • Roldan eta Linares (Erreka) – Igoa eta Santamaria (Oberena)
  • Txoperena (Oberena) eta Gurrea (Larraun) – Larunbe eta Oskoz (Buruzgain)
  • Yaniz eta Santesteban (Oberena) – Ariztegi (Txaruta) eta Cordon (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun