Udalarena den Narbarteko pisu bat enkantera atera du Bertizaranako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 28a, 15:00

Bertizaranako Udalak joan den urriaren 16an egindako osoko bilkuran erabaki zuen Narbarten duen etxebizitza enkante publikora ateratzea. Eskaerak azaroaren 16ra aurkeztu beharko dira.

Narbarteko Jose Maria Lakoizketa Taldean dago Bertizaranako Udalak enkantera atera duen etxebizitza. Hiru logela, sukaldea, egongela, bainugela eta berogailua ditu eta 91.150,26 euroko oinarrizko prezioan atera dute. Behin-behineko bermearen zenbatekoa 1.823 eurokoa da eta eskaerak azaroaren 16ra aurkeztu ahal izanen dira gutun-azal itxi batean.

Informazio gehiago nahi duenak udala@bertizarana.eus helbidera idatzi edota 948 59 20 18 telefono zenbakira dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun