Aizkolegira mendi irteera eginen dute Arkupeak elkarteko mendizaleek urriaren 20an

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 07:00
Iaz Arkupeak elkarteko 56 mendizale elkartu ziren Aizkolegira egindako mendi irteeran.

Bertiz natur parkeko aparkalekutik abiatu eta karobian eta ikaztegietan barrena Aizkolegiko kaskora joateko asmoa dute

Urriaren hirugarren astearteko mendi-txangoa Bertiz ingurutik abiatzea ohitura  bihurtzen ari da Arkupeak elkarteko mendizaleentzat. Joan den urtean, 54 ibiltari elkartu ziren Suspiroko bidaxkan barrena, Iturburutik itzulia eginez. Aurten ere, hurrengo hitzordua bertan dute, urriaren 20rako, astearterako. Bertizko natur parkeko aparkalekuan elkartuko dira eta hortik, karobian eta ikaztegian barrena, Plazazelaiko pista hartuz, Aizkolegiko kasko politera igotzeko asmoa azaldu dute.  Ea eguraldia lagun duten, ezinbertzeko laguntzailea izaten baita nonahi ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun