Narbarteko ostatua errentan emateko deialdia irekita

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 18:00
Narbarteko gazteak herriko ostatuan egindako otordu batean.

Interesa dutenek, xehetasunen berri izateko, 659 18 63 65 telefonora deitu beharko dute

Joan den urriaz geroztik itxita egon ondotik, Narbarteko kontzejuak Herriko Ostatua errentan emateko deialdia egin du. Interesa dutenek eskaerak egin ahal izateko hilabete bateko epea izanen dute. 

Errentan hartzeko bete beharreko baldintzen berri izateko edota zalantzak argitu ahal izateko, 659 18 63 65 telefonora deitzeko eskatu dute. Hala, zuzenean interesatuta dagoenarekin harremanetan jarri eta solas egiteko modua izanen baitute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun