Bertizko Natur Parkean baimenik gabe onddoak biltzeagatik 20 isun paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 14:00

Foruzaingoak jakinarazi duenez, Nafarroako Basozainen Elkartearekin elkarlanean, 20 isun paratu dituzte onddoak legez kanpo biltzeagatik Bertiz Natur Parkearen eremuetan. Inguruko herrietako bizilagunek autokontsumorako baino ezin dituzte bildu onddoak Bertizen, 68/2008 Foru Dekretuan zehazten den bezala. Bertizaranakoekin batera, etxalartarrek, baztandarrek, sunbildarrek, elgorriagarrek eta doneztebarrek dute horretarako eskubidea. Gainerakoentzat debekatuta dago.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun